XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mozarabe-hizkuntzaren hondarrak biltzean, ez zitzaizkidan ahaztu, esate baterako, euskarazko
Orainago,
Ni, gainera, Humboldt eta Schuchardt-en jarraituna nauzue, biak jakintsu bezain euskaltzale.
Horrexegatik, Etxebarriak eskatu bezain laster eman nion Humboldt-en Prûfung ezagunaren itzulpen berrirako nahi zuen hitzaurrea.
- Noiz hasi zinen euskaraz ikasten? - Aspaldi, eta Suizan bertan.
- Euskaldun bat, Apraiztar Odon, izan nuen lehenbiziko maisua.
Odon-en galde egin ziguneko lasaitu genduen: bai, onik duzu; ez dizu batere galdu betiko
Hirurok agertu genduen, behar bezala, bihotz damua afaldarren artean ez zegoelako.
Izan ere, Odon-ekin egindako afari eta afal-ondoen oroitzapen atsegina ez da agudo galtzen.
Goraintziak ere eman zizkidan Steiger-ek eta ez dira oraindik behar zuten lekura iritsi.
Beteko ahal dute lerro hauek nere hutsa!.
- Euskal herrian izana zara, noski? - Bai, behin baino gehiagotan; ez, ordea, nahi adina.
Nere lanbideak bestetara eraman nau gehienetan.
Afrikako Iparraldera, batez ere, bereberez ikastera eta aritzera: badakizue alderdi horietan arabea ez dela nagusien kultur hizkuntza berria besterik.
Arabe-herri guztiak ere inguratu ditut.
Ejiton nintzen azkeneko gerrateak etxerazi ninduenean.
Horrela jakin genduen, harri eta zur eginik, irakasle baketsu hau jenerala dugula Suizan eta gerrak harrerazi ziola jeneraltza bere ikastaldien kaltean.
Jende harrigarriak gure aldean horrelako jeneralak dituzten suizarrak.
Gerrate batean okerrago ibiliko ote lirakeen ez da erraz esaten, aspaldian ez baitute erakusteko modurik izan, baina bake denboran ez dira behar bada galduan irtengo.
- Zer aurkitzen diote euskarari hizkuntzalariek?.